Aramaion finala definitu zen
Azaroaren 23an, ostiralean, jokatu zen Bertxoko sariketaren azken finalaurrekoa Aramaion, Zabola auzoko Elkartean zehazki. Bertan Xabi Antia, Martin Abarrategi, Beñat Garaio eta Mikel Martin izan genituen mikro aurrean kantari.
30 pertsona inguruk bete zuten Zabolako Elkartea, herriko gazte eta herri ezberdinetatik etorritako bertsozale eta lagunek bete eta girotu zuten saioa Aramaion. Sekula amaituko ez zirela ematen zuten agurren ondoren, gudarako momentua iritsi zitzaien lau bertsolariei eta ondo baino hobeto moldatu ziren sariketa honek dituen ariketa korapilatsuetan, baita Serapioren rapa imitatzerako orduan ere, hori Flow-a lau gazteek erakutsi zutena.
Igarri zen bai, jendeak tripa latz bete zuela pikoteoan, hori bai hori txaloak jotzea rap bakoitza amaitzerakoa, edanak ere izan zuen zeresana saioan zehar, agurrak kantatu bitartean zurrunga batzuk entzun ziren publikoaren atzealdean gordeta zeuden ikusleen artean.
Sariketari dagokionean, azken finalaurreko honek erabakita utzi zuen Azaroaren 29an, ostegunean, Hala Bedi tabernan jokatuko den finala. Ez dago jakiterik janak eta edanak eraginik izan zuen ala ez, baina ikusleek finalera Martin Abarrategi eta Xabi Antia sailkatu zituzten, beraz hauek izan dira finalera sailkatutako azken bi bertsolariak.
Azkenik, gogoratu finala arratsaldeko 20:00etan izango dela, eta honako bertsolariek hartuko dutela parte, BECeko finalari baino garrantzia gehiago ematen zaion finalean: Aroa Arrizubieta, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Anda, Aitor Ugarte, Martin Abarrategi eta Xabi Antia.
Sariketaren jarraipenerako kontsultatu bertsozaleko webgunean edo halabedi.eus. Hala ere, mierdarik onena gure twitterrean izango duzue, @bertxoko. Aupa zuok! Superraaaaaaak zaaarieeeee!