Urtearekin batera amaitu da aurtengo Ærrimatu
"Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri" egitasmoaren hirugarren edizioa izan da 2023ko hau, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin burututako ekimena. Hiru saio izan ditu aurtengoak Maeztu, Zalduondo eta Izorian. Arabar bertsolari eta gai jartzaileen sormenaz gozatzeko hiru saio izan dira.
Azaroaren 24an izan zen lehen saio Maeztun, bertan Maddi Agirre, Aroa Arrizubieta, Rikardo Gonzalez de Durana eta Eli Zaldua aritu ziren kantari Eli Plazaolaren aginduetara. Bigarren saioa Zalduondon izan zen abenduaren 15ean, kantuan Martin Abarrategi, Paula Amilburu, Eukene De los Aires eta Felipe Zelaieta Oier Suarezen gidaritzapean.
Eta hirugarren eta azken saioa Izorian izan zen abenduaren 29arekin batera, azken uneko bajak egon ziren eta beraz honakoak aritu ziren kantuan Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Izar Mendiguren Irati Andaren gidaritzan.
Beste urte batez bukatutzat emango dugu "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri" egitasmoa.