Larunbatean izango da Arabako Bertsozale Elkarteko Batzar Orokorra
Arabako Bertsozale Elkarteak urteroko Batzar Orokorra larunbat honetan egingo du Maeztuko udaletxean. Elkarteko lehendakari Ekaitz Elorriagak emango dio hasiera ekitaldiari eta ondoren 2022ak emandakoen errepasoari ekingo diote sailez sail.
Behin 2022a agurtuta 2023ari nola heldu nahi dioten kontatuko dute Elkarteko zuzendaritza kideek, kargudun eta sailetako ordezkariek. Urteari jarri nahi dizkioten helburu eta jomugen errepasoa aurkeztuko dute. Amaitzeko galderen tartea izango da.
Ondoren, bazkaria izango da Zekuianoko txokoan. Eta eguna amaitzeko Aroa Arrizubieta, Izar Mendiguren eta Andere Arriolabengoarekin bertso saioa. Bazkal osteko saiora sarrera libre nahi duenarentzat.
Goizean, batzarraren aurretik, 2023ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa aurkeztuko dute parte hartzaile eta Elkarteko arduradunek Maeztun bertan.