Udazkenean Altxa Kopla Hori! 2022

2022/10/06
Badator aurtengo ALTXA KOPLA HORI! egitasmoa. Kopla doinutan eta musikarien laguntzarekin kantaturiko bertso saio musikatuak dira. Urrian burutuko dira 2 saio, lehena Legution eta bigarrena Luiaondon.

2017an hasitako bideari ekinda, 2022an Altxa Kopla Hori! bertso musikatuen egitasmoa jarri du martxan Arabako Bertsozale Elkarteak udazkenean, bertsozaleei kopla doinuekin gozatzeko aukera eskainiz. Lagun arteko formatuan, kalean, musikaz lagunduta eta kopla oinarri hartuta 2 saio antolatuko dira.

Kopla, bertso erdi bat baino gehiago izanik, bertsotan egiteko neurri herrikoia da. Musikaz lagunduta eta lagun arteko giroan gozatzeko aukera ematen duena.

Arabako 8 bertsolarik, 2 gai jartzailek eta 2 musikarik parte hartuko dute, adin, herri eta belaunaldi ezberdinetakoek. Kalean edo plazan, taburetetan edota aulkitan eserita, doinu batzuk musikaz lagunduta eta entzuleengandik hurbil.

Urriaren 8an, Legution, izango da lehen saioa eta urriaren 21ean bigarrena Luiondon. 

EGIN JARRAIPENA HEMEN