Araba

Udazkenari agur esaten joateko hemen da Ærrimatu

2023/11/21
Udazken amaieran Ærrimatu egitasmopean hiru saio burutuko dira Arabako hiru herritan.

Ostiralean emango zaio hasiera Arabako Aldundiak babesturiko egitasmo honen bigarren edizioari: "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri". Oholtzako saiok izango dira, lau bertsolari eta gai jartzaile arabarrekin. 

Lehen saioaostiral honetan izango da, azaroaren 24an, udaletxe zaharrean, Maeztun 18etan. Kantuan Maddi Agirre, Aroa Arrizubieta, Rikardo Gonzalez de Durana eta Eli Zaldua. Gai jartzaile lanetan Eli Plazaola arituko da.

Bigarren saioa abenduaren 15ean izango da, Zalduondoko Lazarraga jauregian arratsaldeko 19etan. Bertan Martin Abarrategi, Paula Amilburu, Eukene De los Aires eta Felipe Zelaieta arituko dira kantuan eta Oier Suarez gai jartzaile lanetan. 

Azken eta hirugarren saioa abenduaren 29an izango da, Izoriako Txokoan arratsaldeko 19etan. Kantari Manex Agirre, Oier Arbina, Andere Arriolabengoa eta Izar Mendiguren arituko dira Irati Andaren aginduetara.

Saioen jarraipena eta argazkiak hemen.