Udaberriko bertso barnetegia laburra bezain intentsoa
Araba festarik festa ibili zen apirilean zehar eta bertso ezin zen falta bertan. Arabako Lautadako eta Gorbeialdea eskualdeetako 60 gaztetxo elkartu ziren Espejon udaberriko oporrak lagun artean eta bertsoz inguraturik pasatzeko prest.
Eguraldiak ez zuen asko lagundu hasieran, baino umorez eta gogoz buelta eman zioten lehen egunetik, elkarri arrimatuz eta errimatuz, hitzak jostailuen kutxatik ateraz. Elkar ezagutzeko eta distantziak laburtzeko aukera paregabea izan zuten. Atertu orduko Baronatarren gaztelura osteratxoa egin zuten bigarren egunean, bertan atera zutelarik talde argazkia.
Jinkana dibertigarri baten ostean bertsolarien bisita eta bertso saio berezia izan zuten azken gauean, eta begirale zein bertsolariei bihurrikeri andana egin zizkietela ezingo dugu ukatu. Egonaldia amaitzeko elkarri autografoak sinatu eta bueltarako autobusa hartu zuten bakoitzak bere herrirako norabidean, baino ezagututako Arabako herri ezberdinak eta lagun berriak ahaztu gabe, laster eskolarteko txapelketan elkar ikusteko aukera izango dutenaren esperantzan.
Maiatzean oinak buruan jartzeko prest daude Arabako Lautadako eta Gorbeialdeko gaztetxoak.