Araba

Sexu eta ugalketa eskubideen inguruko bertso paper lehiaketa

2014/02/26

“Sexu eta ugalketa eskubideak munduan zehar” bertso-paper lehiaketa antolatu du Gasteizen Arabako Medicusmundi elkarteak. Gaia, emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea. Medicus Mundik aldarrikatu nahi du pertsona orok bere sexualitatearen inguruan erabakiak libreki hartzeko eskubidea du, eta baita seme-alabak eduki naha dituen ala ez eta haiek norekin, noiz eta nola eduki nahi dituen erabakitzeko eskubidea ere.

Lanak entregatzeko epea, martxoaren 14 da. Gasteizen jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek dute parte hartzeko eskubidea. Sari banaketa ekitaldia apirilaren ean izango da, bertso afari batean.

Gai horretaz aritzeko tailer ezberdinak antolatu dituzte Gasteizko euskaltegiekin.

Arabako Medicusmundi elkarteak antolatu dut, Gasteizko Udalaren diru-laguntzarekin, eta Forun Feminista Maria de Maeztu eta Arabako Bertsozale Elkartearen kolaborazioarekin.

Informazio gehiago: www.medicusmundi.es/araba
                                  945 288031

bertso paper lehiaketa medicus mundi kartela

 

eta medicus mundi oinarriak