Araba

Salgai dago Mendialdeko bertso eskolaren diskoa

2017/06/14
Eskualdeko herrigintzako 9 taldek parte hartu du, guztira 80 lagun. Azken urtetan egitasmo ezberdinetarako sortutako 11 bertso musikatuak disko batean bildu dituzte. Kanpezun aurkeztuko zuten larunbat honetan, diskoan agertzen diren hainbat kantu zuzenean jotzen. Diskoa salgai dago.

Pasa den larunbatean aurkeztu zuten Mendialdeko bertso zortea diskoa.

Zuzenean 7 abesti entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren 60 bat lagunek: Mendialdeko bertso eskola, Lamingorriak (emakume taldea), Amezti euskara taldea, 17.mendea kultur elkartea, Korresko herritarrak eta AEK-ko Lagran, Maeztu eta Kanpezuko ikasleak.

Giro paregabean joan zen aurkezpena Kanpezuko kultur etxean, eta dagoeneko salgai daude Mendialdeko taberna, elkarte eta okindegietan 5 €ren truke.

Mendialdeko bertso eskolatik abiarazi eta bultzaturiko disko honek, 11 abesti biltzen ditu guztira, molde oso desberdinekoak:
 
2017-06-10 mendialdeko diskoa 31.Mendian behera. Mendialdeko bertso eskolaren bertsoak dira, diskoa eta proiektu honen filosofia uztartzen ditu, hain zuzen, mendialdean ohiko dugun egur zortearekin uztartuz. Musikatu eta abestu berriz Jaione (bakarlaria) eta Trikoma taldeko Arratek egin dute.
2.Txio kantu: Bertso eskolaren bertsoak dira eta  teknologia berrien gora beherak aipatzen dira.
3.Trenikoa: Amezti Arraia Maeztuko euskara taldeak eginiko bertsoak dira, Vasco navarro trenari trenikoa deitzen zioten lehen, eta trena eta euskararen arteko  lotura egiten dute.
4.Gure herriko plazan: Kanpezuko Institutoko dbh 4ko ikasleek egin dute
5.Horrelakoak gara Kanpezun. Institukoko dbh3ko ikasleak, Kanpezuko herriari buruzko bertsoak
6.Hil da Toribio. Kanpezuko 17.mendea kultura taldeak abestua da, bertako txistulariekin batera, bertsoak mendialdeko bertso eskolarenak dira herri ihauterietako komeriez
7.Nik sorgin bat izan nahi dut. Lamingorriak mendialdeko emakume taldeak egina da eta lurra esnatzeari egiten dio erreferentzia emakumeen askatasunaren alde.
8.Mendialdean euskaraz. Mendialdeko bertso eskolaren bertsoak dira mendialdea eta bertako ohiturak euskararekin lotzen ditu. The ashes kanpezuko musika taldeak musikatua eta Maeztu eta Kanpezuko AEK ko ikasleak abestua.
9. Korresko gaztelua. Korresko gazteluaren historia eta egungo aldarria bat egiten dute mendialdeko bertso eskolak eginiko bertso sorta honetan. Abestu eta musikatu Korresko herritarrek egin dute.
10.Ai San Martin. Kanpezuko gazte Asanbladak abesten duten azoka honen gainean. Bertsoak mendialdeko bertso eskolarenak dira.
11.365. Euskara egunaren gaineko bertsoa da. Lagrango AEKko ikasleek abestua.

Diskoan 80 lagun inguruk hartu dute parte, hainbat eragile eta norbanakok (musikari eta euskaltzale) elkarrekin sortua.
Pasa den urteko ekainean hasi ziren entsaio lanak egiten eta iraila- abendua bitartean grabatu zuten The Asehes eta Anarkosisen lokalean (Kanpezun) Aitzol Garcia de Aziluren eskuetan. Diskoaren diseinu eta maketazioa berriz Leire Iparragirrerena izan da.

Disko honen helburu nagusia, bertso eskolak ekoiztutako sorta batzuk denboran geratzeaz gain, Mendialdeko eragile eta norbanako euskaltzaleak elkartzea izan da proiektuaren baitan. Honetaz gain, sorreratik amaierara euskara hutsean  burutu dugun prozesua izan da eta baita guztien inplikazio eta iritziak kontutan hartuz ere.

Herritarra den proiektu hau zabaltzeko ordua da orain, ia urte bete iraun duen abenturatxo hau gozatzeko unea heldu da.

ON EGIN! Eta Mendialdeko bertso zorte ON!


2017-06-10 mendialdeko diskoaren aurkezpena 1

2017-06-10 mendialdeko diskoaren aurkezpena 2