Araba

Sahara doinu eta neurri librean bertso-paper lehiaketak badu sorta saritua

2022/06/24
Sorta saritua aukeratuta, egitasmoa bertso saio batekin borobilduko da ekainaren 30ean Gasteizen.

Urtearen lehenbiziko hilabeteetan eman zitzaion hasiera egitasmo anitz honi. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak elkarlanean Saharak jasaten duen espoliazioa gizarteratu eta hausnarketarako leihoa zabaltzea zuen helburu egitasmoak. Hainbat hitzaldi antolatu ziren Arabako bertso-eskola ezberdinetan xzehar, gaia bertsolariengana hurbildu eta bertso-paper lehiaketan parte hartzea sustatzeko asmoarekin.


Lehiaketan edornork izan zuen parte hartzeko aukera eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsi ziren bertso-sortak, ia dozena bat. Ez da erraza izan sorta guztien artean bakarra aukeratzea, baina halaxe egin behar izan du epaia mahaiak. Sorta saritua Saioa Alkaizaren “Saharari ixiltasun konplizerik Gabe” izan da. Beraz Saioak eskuratu du Tindufera joateko bidaia eta txapela dotorea.


Ekainaren 30ean Zaramaga auzoan (Gasteiz) egitasmo honen inguruan jaialdi  bat dago antolatua. Margotu den horma-irudiaren inaugurazioa egingo da, sorta saritua entzuteko aukera izango da sortzailearen eskutik eta segidan bapateko bertso saioa ere antolatua dago. Ondoren kontzertuetaz gozatzeko aukera izango du bertara hurbilduko den orok.