Araba

Sahara doinu eta neurri librean bertso-paper lehiaketa

2022/03/14
Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin elkarlanean bertso-paper lehiaketa bat jarri du martxan.

Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin elkarlanean sentsibilizazio kanpaina bat abiatu du gaia gizarteratu eta hausnarketarako leihoa zabaldu asmoz.

Espoliazioaren arazoa gaitzat hartuta bertso paper lehiaketa jarri da martxan nahi duen orok parte har dezan. Honekin batera hiru bertso eskola ireki eta hitzaldi  emango dira gaia ezagutzera emateko asmoz. Ondorengoak:

Martxoaren 16an, 19:30ean, Laudioko Faktorian

Martxoaren 21ean, 19:30ean, Gasteizko  Iparralde Gizarte Etxean.

Martxoaren 23an, 19:30ean, Zekuianoko Txokoan 

Bi hilabetez luzatuko da bertso sortak jasotzeko epea. Epaimahaiaren lan aukeratua ekainaren 30ean emango da ezagutara jendaurrean aurkeztuz. Saria bi pertsonentzako bidaia izango da Tindufera (Argelia). Espoliazio eta gatazkaren ondorio diren errefuxiatu kanpamenduak ezagutzera.

Maiatzaren 10ean horma-irudi baten margoketa hasiko da. Honen margoketan nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera. 

Ekainaren 30ean horma-irudiaren inaugurazioa eta bertso-paper lehiaketako sari banaketa egingo da bertso-jaialdi batekin batera. 

Horma irudiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero jarri kontaktuan Arabako SEADen Lagunekin. administrazioa@saharaelkartea.org 945147853 / 660299622.

Ikus hemen lehiaketaren oinarriak