Araba

Artzinegak Peru Abarrategiri eman dio Oholtzapetik 2. jardunaldiko finalerako txartela

2020/06/30
Arrakastaz ari da Oholtzapetik Arabako plazen birkonkistan, aurreko ostiralean izan zen bigarren saioa da horren lekuko.

Artziniegarrek gogotsu hartu zuen Oholtzapetik 2. Jardunaldia. Bertaratutako 50 bat entzule bertaratu ziren saioraren gozamenerako. Plaza ederrean kantatu zuten Oier Arbina aguraindarrak, Beñat Garaio eta Irati Anda gasteiztarrek eta Peru Abarrategi Aramaioarrak. Gai-jartzaile lanetan izan zen eskualdeko harrobiko Ander Fernandez gazteak ere txukun gidatu zuen herriko frontoi dotoreko, erdiko kuadroetan jo ta ke aritu zen bertsolari taldea.

Bertsolarien hasierako urduritasunak berehala baretu ziren eta saioa txukun atera zen, umorez zipriztindua. Artziniegarrek antzeko pasioz txalotu zituzten bertsolariak, bertso gosez eta esker onez. Txalometroak dezibelio gutxi batzuen gora beheran Peru Abarrategiri eman zion Araiako Finalean kantatzeko aukera. Felipe Zelaieta eta biak dira momentuz sailkatutakoak beste bi bertsolariren esperoan.

Oholtzapetik 3. jardunaldia datorren ostiralean, uztailaren 3an, Arabar Errioxako lurretara helduko da, Bastidara hain zuzen ere. Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Orlando Arreitunaindia eta Oihane Perea bertsolariak izango ditu protagonista Idoia Marauri gai-jartzailearekin batera.