Araba

Paula Amilburu eta Unai Mendibil sailkatu dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako

2014/10/05
Ozaetako Iduia Jauregian jokatutako 3. eta 4 aurre-kanporaketek bi bertsolari sailkatu ditu zuzenean.

Joan zen larunbatean 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan aritzeko 3. eta 4. aurre-kanporaketak jokatu ziren Ozaetako Iduia Jauregi ederrean.

Oier Suarez aurkezle zela jokatu zen lehendabizikoa, eta honela geratu zen sailkapena: Paula Amilburu 206 puntu, Jon Ruiz de Pinedo 165,5, Iker Pastor 163,5, Asier Rubio 162,5, Josu Campo159,5 eta Iñaki Cabeza 125,5.

Laugarren kanporaketan, berriz, Marta Ugarte aurkezle zela, honela geratu ziren puntuazioak: Unai Mendibil 184,5 puntu, Unai Bengoetxea 182,5, Peru Abarrategi 176, Ainhoa Comas 144, Jon Sanchez 95 eta Maite Murga 92.

Gauzak honela, bi saio hauen irabazleek, Paula Amilburuk eta Unai Mendibilek lortu zituzten zuzeneko txartelak, lehenengo bi aurre-kanporaketetan, Kanpezun, irabazleak izan ziren Zigor Enbetia eta Xabi Igoarekin batera. Ozaetan kantatu zuten beste bertsolari guztiak zain geratu dira, beste 3 aurre-kanporaketetan beste bertsolariek lortzen duten puntuen arabera sailkatuko diren ala ez. Denera 13 bertsolarik lortuko dute aurrera jarraitzea. Azkeneko aurre-kanporaketa, hurrengo larunbatean, urriak 11, Elosun jokatuko da.

Aurre-kanporaketen jarraipen, bertsolarien biografia, sailkapena... bertsozale.eus web gunean jarraitzeko aukera dago, Hona hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/2015eko-arabako-bertsolari-txapelketarako-aurre-kanporaketak

2014-10-04 ozaeta 3.aurrekanporaketa atzetik

2014-10-04 ozaeta 4.aurrekanporaketa denak esertita