Araba

Otsailaren 2an, 2019ko Arabako Batzar Orokorra Zalduondon

2019/01/29
2019ko Arabako Bertsozale Elkarteko Batzar Orokorra otsailaren 2an burutuko da, goizeko 12:00etan Zalduondoko Lazarraga Jauregian.

Larunbat honetan, Zalduondoko Lazarraga Jauregian urteroko Batzar Orokorra egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak. 12etan puntuan, Ekaitz Elorriaga Elkarteko lehendakariak emango dio hasiera eta jarraian 2018 urteko errepasoa egingo da transmisioan, sustapenean, ikerkuntzan, komunikazioan eta administrazioan urtean gauzaturikoen memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta.

2018ari agur esan eta 2019rako Arabako Bertsozale Elkarteak jomugak non jarri nahi dituen azalaraziko dute, sailez sail egitasmoari eta aurreikusten den aurrekontuari errebisioa egingo diote. Behin galderei tarte egin ostean amaitutzat emango dute Batzarra.

Ondoren, 14:30ean, bazkaria (10€) Zalduondoko Zeledon Toki Elkartean. Izena emateko 675707971 edo araba.sustapena@bertsozale.eus urtarrilaren 30a baino lehen.

Bazkal ostean bertso saio berezia. Bazkal osteko saiora sarrera libre nahi duenarentzat.

Goizean, Lazarraga Jauregian bertan, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztuko da.