Ostiralean "Oholtzapetik entzulea epaile" egitasmoaren finala Legution
Udaberriarekin batera Arabako Bertsozale Elkarteak egitasmo berri bat martxan ipini zuen: “Oholtzapetik entzulea epaile”. Arabako 16 bertsolari 4 saioetan banatuta, entzuleen erabakien arabera 4 sailkatu behar zituzten azken saiorako. Ozaetan, Murgian, Agurain eta Amurrion saio biziak izan dira, dibertigarriak eta oso gertukoak. Deigarria izan da bertsolariek saioan bertan erakutsi duten aldartea: txapelketako tentsioa ahaztuta, oro har eroso jardun dute, lasai; baina jendaurrean ahalik eta ondoen egin eta kideen aurretik ibiltzeko gogoak mesede egin die.
Saioen bizitasunean lagundu egin dute kantatzeko hautatutako leku bilduak (areto txiki eta liburutegietan egin dira orain artekoak) eta gai-jartzaileek proposatutako ariketen ezaugarriek. Lehiaren eta jolasaren arteko oreka horretan, betiere entzuleen epaiaren arabera, ondorengo hirurak izan dira onenak: Izar Mendiguren, Oihane Perea, Manex Agirre, Serapio Lopez
Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik plazako formatu batean kantatuko dute bertsolariek. Azken saio honetan ez da irabazlerik izendatuko. “Oholtzapetik” egitasmoa ez da txapelketa bat, eta horren erakusle nagusia finala da: Legutioko oholtzan ez da txapeldunik egongo.
OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016