Araba

Ostiralean Murgian OHOLTZAPETIK bigarren kanporaketa

2016/04/13
Ostiral honetan Murgian bigarren kanporaketa jokatuko da. Plazako formatuan kantatuko dute 4 bertsolarik eta entzuleek erabakiko dute nork kantatuko duen Legutioko finalean.

Apirilaren 15ean, Murgiako liburutegian, 20:30ean eta Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik ondorengo bertsolariek kantatuko dute: Oihane Perea , Asier OtamendiIker Agirre eta Peru Abarrategi.

Arabako 16 bertsolari parte hartzen ari dira OHOLTZAPETIK egitasmoan, lau saiotan banatuta. Bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute zein lau bertsolarik kantatuko duten azken saioan Legution.

Ozaetan jokatu zen lehenengo kanporaketa eta Izar Mendiguren izan zen bozkatuena. Murgia ondoren Agurain eta Amurrio etorriko dira.

Egitasmoa jarraitzeko http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016

OHOLTZAPETIK, entzulea epaile