Ostiral honetan abiatuko da OHOLTZAPETIK, Ozaetan
Ostiral honetan, Ozaetako Iduai Jauregian OHOLTZAPETIK egitasmoa abiatuko da. Egitasmo berria da Arabako Bertsozale Elkarteak martxan ipini duena: “Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile”
Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, lau saiotan banatuta. Oholtzarik gabeko aretoetan jokatuko dira 4 saio hauek, lau herritan.
Publikoaren epailetzaren arabera, finalerako sailkatuko da saio bakoitzaren bozkatuena. Beraz, finalean, oholtza gainean, 4 bertsolarik kantatuko dute.
Normalean, txapelketa eta halakoetan, epaileen esku egoten da balorazio-lana egitea, eta, kanpotik begiratuta, lan zaila izatearen itxura izan dezake. Bai, badu bere zailtasuna, baina entzuleentzat erronka ere izan daiteke: saioa adiago jarraitzea ekar lezake, bertsoei ordura arte ikusi gabeko ertzak ikusteko aukera eman dezake… Parte hartze aktiboagoa eskatuko du, azken finean.
Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.
Datak hauexek dira:
Apirila 8, ostirala, 20:30, 1. Jardunaldia, Ozaeta, Iduia Jauregian
Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, Izar Mendiguren, Orlando Arreitunandia Gai-jartzailea: Nieves del Alamo
Apirilak 15, ostirala, 20:30, 2. Jardunaldia, Murgia, Liburutegian
Oihane Perea , Asier Otamendi, Iker Agirre, Peru Abarrategi Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta
Apirilak 22, ostirala, 20:30, 3. Jardunaldia, Agurain, Zabalarte etxean
Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta, Asier Rubio Gai-jartzailea: Marta Ugarte
Maiatzak 6, ostirala, 20:30, 4. Jardunaldia, Amurrio, Kultur Etxean
Xabi Igoa, Jon Ruiz de Pinedo, Juan Mari Juaristi, Paula Amilburu Gai-jartzailea: Oier Suarez
Finala, Maiatzak 13, ostirala, 20:30, Legutio
Saio bakoitzaren irabazleak