Araba

Oihane Pereak eskuratu du 2013ko Arabako txapela

2013/03/16
Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatu ostean bere hirugarren txapela jantzi du bertsolari gasteiztarrak. Ondoren, hurrenez hurren, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza izan dira. Abel Enbeitak jantzi dio txapela txapeldunari.

Arabako bertsolaritzaren jai handia ospatu da gaur. Arabako Bertsolari Txapelketaren finala jaso duen Gasteizko Printzipal Antzokia bertsozalez josi da, 700 bat zale aritu dira txaranga ta guzti bertsolariak etengabe aupatzen. "Lotu" lemapean otsailean abiatu zen txapelketak gailurra jo du gaurkoan eta Oihane Pereak eta Manex Agirrek udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatzeko txartela eskuratu dute.

Sailkapena:

Oihane Perea 616 puntu

Manex Agirre 606 puntu

Iñaki Viñaspre 411 puntu

Asier Otamendi 410 puntu

Ruben Sanchez 371 puntu

Jagoba Apaolaza 341 puntu

Txapeldunaren agurra:

Ekaitz ta Iratxe aipatu gabe

ez naiz joango inola.

Unai ta Oier nere txikiak

aze nolako merendola

talderik gabe bakarkakoak

ez du gehiegi axola

bonbo soinuak eta zuek jartzen

didazue borborka odola

hau ere bada zuena eta

Lautadako bertso-eskola.

Oihane Perea agurra kantatzen