Araba

Felipe Zelaieta izan da Oholtzapetik 1.jardunaldiko finalista

2020/06/22
Izarran jokatu zen ostiralean, 2020ko OHOLTZAPETIK egitasmoaren lehen saioa. Entzuleen txalo zaparradaren dezibelimetroak Felipe Zelaieta izendatu zuen ekitaldiko garaile. Honela Felipek irabazi du Araian burutuko den finalerako txartela.

Bertsolariei plazak eskeini eta entzuleari saioak gerturatzea helburu duen "Aarabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" egitasmoa martxan da dagoeneko. Aurreko ostiralean eman zitzaion hasiera aurtengoari, Izarran. Bertan arituko ziren honako bertsolariak Martin AbarrategiAndere ArriolabengoaIñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta. Denak ere, Oier Azkarraga gai jartzailearen aginduetara. 

Saio polita joan zen eta publikoak gogoz jaso zituen bersolariak. Saioari agurra kantatu aurretik, entzuleen txalo bidez neurtu zuten nor izan zen saioko bertsolari hautatua. Felipe Zelaietak, txalometroaren arabera, Araiako finalean  kantatzeko aukera izango du.  

Oholtzapetik 2. jardunaldia datorren ostiralean, ekainak 26, Artziniegako frontoi inguruan jokatuko da, arratsaldeko 20:00etan. Ander Fernandez gai jartzailearen eskutik Peru AbarrategiIrati AndaOier Arbina eta Beñat Garaiok kantatuko dute.