Araba

OHOLTZAPETIK egitasmoan Arabako 16 bertsolari eta entzulea epaile

2016/03/21
Lau saiotan banatuta Arabako 16 bertsolarien artean 4 sailkatuko dira Legutioko finalerako; entzulea izango da epaile. Finalean ez da irabazlerik egongo. Arabako Bertsozale Elkarteko egitasmo berria.

Arabako Bertsozale Elkarteak 2016ko udaberrian, bertsozaleei eskaini nahi die Arabako bertsolariekin gozatzeko aukera berri bat. Horretarako, egitasmo berri bat martxan ipiniko du: “Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile”

Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, lau saiotan banatuta. Oholtzarik gabeko aretoetan jokatuko dira 4 saio hauek, lau herritan.

Publikoaren epailetzaren arabera, finalerako sailkatuko da saio bakoitzaren bozkatuena. Beraz, finalean, oholtza gainean, 4 bertsolarik kantatuko dute. Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

Datak hauexek dira:

Apirila 8, ostirala, 20:30, 1. Jardunaldia, Ozaeta, Iduia Jauregian
Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, Izar Mendiguren, Orlando Arreitunandia Gai-jartzailea: Nieves del Alamo

Apirila 15, ostirala, 20:30, 2. Jardunaldia, Murgia, Liburutegian
Oihane Perea , Asier Otamendi, Iker Agirre, Peru Abarrategi Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta

Apirila 22, ostirala, 20:30, 3. Jardunaldia, Agurain, Zabalarte etxean
Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta, Asier Rubio Gai-jartzailea: Marta Ugarte

Maiatzak 6, ostirala, 20:30, 4. Jardunaldia, Amurrio, Kultur Etxean
Xabi Igoa, Jon Ruiz de Pinedo, Juan Mari Juaristi, Paula Amilburu Gai-jartzailea: Oier Suarez

Finala, Maiatzak 13, ostirala, 20:30, Legutio
Saio bakoitzaren irabazleak

Entzule, zuk agintzen duzu ohotzapetik.

Lau saiotan banatuta Arabako 16 bertsolarien artean 4 sailkatuko dira Legutioko finalerako; entzulea izango da epaile. Finalean ez da irabazlerik egongo. Arabako Bertsozale Elkarteko egitasmo berria.

OHOLTZAPETIK, entzulea epaile