Araba

Ostiralean,OHOLTZAPETIK martxan jarriko da Artzeniegan hasita

2018/05/01
“Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile” 2018ko edizioari hasiera emango zaio ostiralean Artziniegan.

Ostiral honetan, Artziniegako frontoi inguruan,  OHOLTZAPETIK egitasmoa abiatuko da.

Maiatzaren 4ean, Artziniegako frontoi inguruan, 20:30ean. Bertan kantuan arituko diren bertsolariak Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta eta Rikardo Gonzalez de Durana dira. Gai jartzaile lanetan Nieves del Alamo izango da. Epailea berriz, entzulea.

Arabako 16 bertsolari parte hartzen ari dira OHOLTZAPETIK egitasmoan, lau saiotan banatuta. Bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute laukote bakoitzetik zein bertsolari pasako den Murgiako azken saioan kantatzera. 

Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

Gainontzeko saioen berri hemen:

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/2018ko-oholtzapetik