Artziniegan Aroa txalotu zuten gehien

2018/05/07
Artziniegan eman zitzaion ostiralean OHOLTZAPETIK Entzulea Epaile egitasmoari. Entzuleek Aroa Arrizubietari eskaini zioten txalo zaparradarik indartsu eta ozenena, honenbestez Aroa Arrizubieta izango da Murgiako finalean kantatzeko txartela irabazi duen aurrena.

Bertsolariei plazak eskeini eta entzuleari saioak gerturatzea helburu duen OHOLTZAPETIK egitasmoa martxan da dagoeneko. Pasa de ostiralean eman zitzaion hasiera aurtengoari, Artziniegan hain zuzen. Bertan, Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta eta Rikardo Gonzalez de Durana bertsolariak aritu ziren Nieves del Alamoren agindutara. 

Saioari berotzea piskat kosta bazitzaion ere, murgiltzen joan ahal giria berotzen joan zen eta amaiera bikaina eman zieten bertsolariek koplako saioan. Ondoren, bertaratutako 30 entzule inguruk, txalometroaren arabera, nabarmen eskaini zioten  Murgiako finalean  kantatzeko aukera Aroa gasteiztarrari.  Agurrekin batera eman zitzaion saiori amaiera.

Hurrengo Oholtzapetik saioaren zain geratzen gara beraz. datorren ostiralean, maiatzak 11, Aguraingo Santa Maria plazako olbea inguruan, arratsaldeko 20:30ean, bigarren kanporaketa jokatuko da. Aitana Iradier gai jartzailearen eskutik Manex Agirre, Paula Amilburu, Unai Anda eta Asier Otamendik kantatuko dute. 

 OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen https://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik-entzulea-epaile/oholtzapetik-2018