Izar Mendiguren izan da Amurrion jokatutako Oholtzapetik saioko irabazlea
Bertsolariei plazak eskeini eta entzuleari saioak gerturatzea helburu duen "Aarabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" egitasmoa martxan da dagoeneko. Aurreko ostiralean eman zitzaion hasiera aurtengoari, Amurrion. Bertan arituko ziren honako bertsolariak Maddi Agirre, Danel Herrarte, Xabi Igoa, Izar Mendiguren, Iraide Onaindia eta Asier Otamendi. Denak ere, Uxue Diaz de Cerio gai jartzailearen aginduetara.
Saio polita joan zen eta umore ale ederrak sortu zituzten bersolariek. Arratsalde beroa iragarria zegoen baina piskanaka bete zen Juan Urruatia parkeko itzalpea. Saioarien amaieran entzuleek txalo bidez neurtu zuten nor izan zen saioko bertsolari irabazlea, eskualdean bertako Izar Mendifuren.
Oholtzapetik 2. jardunaldia datorren ostiralean, ekainak 30, Zigoitiko Bengolarra parkean jokatuko da, arratsaldeko 20:00etan. Oier Suarez gai jartzailearen eskutik Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Manu Bendala, Eukene De los Aires, Oihane Perea eta Ekaitz Samaniegok kantatuko dute.
Hemen egin Oholtzapetik egitasmoaren jarraipena, argazkiak eta beste.