Oholtza haurrena ere bada!
Apirilean eman genion hasieran ikastetxez ikastetxe bertsoak idatzi taldeka eginez eta 2500 ikasleren partehartzea izan du aurtengo edizio honek ere.
Maiatzean lan aukeratuak kantatzeko aukera izan zuten 6 eskualdetan egindako topaketeta jendetsuetan eta guzti hori borobiltzeko ospatu genuen finala Ekainaren 4an. 10:00etan idatzizko bertso sorta aukeratuak kantatu eta sari banaketa izan genuen, aukeratutako 80 ikaslek Hontza Extrem abentura parkean goiz pasa ederra jaso zutelarik opari.
Oholtzara igotzen azkenak eskualdez eskualdeko topaketetan kantatu ostean finaleko oholtzara beldurrik gabe atera ziren inprobisatzaile gaztetxoak izan ziren. Legutio, Aramaio, Araia, Zalduondo, Agurain, Kanpezu eta Bastidako bertso-eskoletako eta ikastetxeetako ikasleak izan ziren oholtzara oinak emanda edo ofizioka kantatzera igo zirenak. 40 haur inguru oholtzaratu ziren bat-batekoan eta bizi-bizi egin zituzten proposatutako lanak. Guztiek jaso zuten bertan zeuden 200 lagunen txalo zaparrada beroaz gain bat-bateko finlistaren diploma eta Hontza extrem abentura parkeko egun pasarako papera.
Bertaratutako guraso eta haur guztientzat hamaiketakoa egon zen azkenik, bertso ikasturtea amaitzeko festa ederra borobiltzeko. Etxera joateko presarik gabe lagun berriekin jolasean ibili zen bat baino gehiago.
Oporrak gustora gozatu ostean, bertso udalekuetan beste herrialdeetako haurrak ezagutzeko aukera izango dute askok, eta ikasturte hasieran Irailaren 10ean burutuko da sarituekin eta bertsozale elkarteko begiraleekin Hontza Extremera txangoa.