Manex Agirre irabazle Arabako Txapelketako Aramaioko finalerdian
Manex Agirre gailendu zen 354 punturekin. Ondoren, puntuazioaren arabera, segidan: Ander Solozabal 291,5 punturekin, Andere Arriolabengoa 289 punturekin, Paula Amilburu 286,5ekin, Unai Mendibil 281,5ekin eta Zigor Anbeita 280,5 punturekin.
Finalerdietako galbahea badoa estutzen. Datorren asteburuan, martxoaren 2an, Dulantziko Kultur Etxean izango da hirugarren finalaurrekoa. Arratsaldeko 18:00tan izango da Kultur Etxean. Bertsolariak: Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Ruben Sanchez, Jagoba Apaolaza. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.
Larunbatean erabakiko da, beraz, puntuazioaren arabera nortzuk osatzen duten martxoaren 16an Gasteizen jokatuko den finala.
Sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eu atarian.