Maiatzean zehar oinak buruan ibili gara!
Oinak buruan lelopean Arabako 6 eskualdetan izan dira Maiatzean eskolarteko topaketak. 2000 ikaslek parte hartu dute bertso idatzien lehiaketan gelan bertan hasita eta eskualdez eskualde sailkatutako taldeek oholtza gainera igo eta haien lanak jende aurrean kantatu dituzte. Oionen, Amurrion, Gasteizen, Aramaion, Oionen eta Kanpezun izan dira aurtengo jaialdiak eta 500 haur eta guraso batu dira guztira giro ezin hobean. Arabako bertso-eskoletan dauden 14 urtez beherako haurrek ere bat-bateko erakustaldi bikainak egin dituzte.
Gorbeialdeko Topaketa, Aramaio
Lautadako Topaketa, Agurain
Aiaraldeko Topaketa, Amurrio
Mendialdeko Topaketa, Kanpezu
Gasteizko Topaketa, Gasteiz
Arabar Errioxako Topaketa, Oion
Orain finalaren txanda izango da, Maiatzaren 26ean, larunbat honetan Zigoitin. 11etan hasita, Araba osoko bertso idatzien finala eta bat-bateko bertso-eskolen emanaldiarekin emango zaio amaiera 2018ko Arabako eskolartekoari.