Araba

Maiatzaren 13an Bertsoa Bizi Gazte eguna Legution

2017/05/05
Ikasturte osoan zehar DBHko ikastetxetan eta ikastetxetatik kanpo Bertsoa Bizi Gazte egitasmoak bere bidea egin ondoren BBG eguna iritsi da. Maiatzaren 13an, larunbata, Legution egun osoko eguna. Gazteak, bertsoa, sorkuntza eta euskara.

Maiatzaren 13an zita garrantzitsua dugu Legution, arabar  gazteak , euskara eta bertsoa uztartuz egun osoko egitaraua antolatu baitugu. Primeran pasatzeko topaketa jaia!

Ikasturte osoan zehar DBHko 18 ikastetxetan, 1000 ikasleekin lanketa egin da ikas orduetan. Honen ondorioz, 16 talde inguru sortu ziren bideo klipa egiteko eskolako ordutegietatik kanpo. Maiatzaren 13an Bertsoa Bizi Gazte egitasmoari bukaera emateko eguna iritsi da.

Goizeko 10:30ean emango diogu hasiera ekimenei, bertan, Legutioko  aretoan BBG lehiaketaren baitan egin dituzten bideo klipak erakutsiko dira, tartean, txalometroaren saria ere izango da. Guztira 15 lan inguru bidali dizkigute,  bertsoa, rap edo abestiei letra berriak eginez,  euskarazko sormena bultzatzea helburu duen lehiaketara;  Gorbeialdea, Arabar Errioxa, Gasteiz, Lautada, Añana  eta Mendialdeko taldeek egindako lanak ikusgai izango dira.

Hamaiketakoaren ostean eta indarrak hartu eta  eskolarteko  gazteen finala izango da. Aurtengoan bost bertsolari gazte izango ditugu kantuan: Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi eta Unai Anda.

Bazkariarentzat tarte bat utzi ondoren, gazte guztientzat musutruk eskainiko dena , ostean, amaiera jaia izango dugu, bertsoa, rapa , musika eta dantzatzeko aukera izango dugu bertan.

Autobusa izango da gazteentzat: Gasteiz, Agurain, Kanpezu eta Oiondik

Izen emateko autobús edo bazkarirako :

688616531

araba@bertsozale.com

bbg eguna