Maiatzak bertsoz bustiko ditu Arabako bazterrak
Lehen Hezkuntzako ikasleek 3-6 lagun arteko talde txikitan idatzizko bertso sortak egingo dituzte hasteko. Maiatzaren 10era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera. Huexek lan hori egiteko aukeran izandako gaiak:
Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta saio guztiean bat-bateko erakustaldia izango da. Bat-batean banaka edo binaka egingo dute hala nahi duten ikasleek. Aldez aurretik izena eman beharko da, lotura honetan: IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO
Hona hemen bat-batean zein bertso sorta aukeratuetan kantatzeko ESKUALDEZ ESKUALDEKO zitak:
Eskualde bakoitzetik aukeratutakoak eta bat-batekoan izena emandako haurrek Araba mailako amaiera festan kantatzeko aukera izango dute, Hontza Extrem abentura parkean irailean egun pasa bat izango dutelarik sari kolektibo moduan.
TOPAKETA-FINALA: Ekainaren 1ean 11etan Zigoitiko frontoian
12-18 urte arteko gazteek berriz 4 zita izango dituzte maiatzean zehar. 3 kanporaketa eta finala.
Maiatzaren 9an, osteguna
19:30ean ARAMAIOKO SASTIÑAN
Maiatzaren 10ean, ostirala
19:30ean ALDABE GIZARTE ETXEAN
Maiatzaren 16ean, osteguna
12:00etan KANPEZUKO KULTUR ETXEAN
FINALA: Maiatzaren 18an, larunbata, ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN
17:30ean hasita
12-14 urteko gazteen taldekakoa eta 14-18 urteko gazteen FINALA izango dira
Eta udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da, Arabako Foru Aldundiaren babesletza duen ekimena. Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Arantzan, ekainaren 14, 15 eta 16ean, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finala dela aprobetxatuz.