Maiatza, kobazulotik ateratzeko garaia
Arabako Bertsolari Gaztetxoen XXIV. Eskolartekoa
(14 URTETIK BEHERAKOAK)
IDATZIZKO TXAPELKETAREN OINARRIAK
PARTEHARTZAILEAK: 14 urte arteko haur eta gaztetxoak (Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako lehen zikloa)
TALDEKA izango da, 2-4 laguneko taldeak
EGIN BEHARREKO LANAK: 2 bertso edo 4 kopla
GAIAK (bat aukeratu)
- Zer aldatuko zenuke zure herrian
- Ate magiko bat bazenu nora joango zinateke eta zertara
- Zer uste duzu dugula umeek helduei erakusteko?
Lanak bidaltzeko AZKEN EGUNA: Maiatzaren 6a.
NOLA ENTREGATU:
• Eskura: zure ikastetxeko bertsolaritza irakasleari entregatu, irudi baimen orri sinatuarekin batera.
• Posta arruntez: Arabako Bertsozale Elkartea. AMAIA ZENTROA Benito Perez Galdós Z/g. 01002 GASTEIZ
• e-postaz: araba@bertsozale.eus. Mezuan jarri zuen datuak eta atxikita bertso sorta.
ESKUALDEETAKO TOPAKETAK
Maiatzean izango dira eta bertan epaimahaiak hautatutako taldeek haiek sorta kantatu eta saria jasoko dute. Bertso-eskolek bat-bateko erakustaldia egindo dute.
• Maiatzaren 10ean LAUTADAKO TOPAKETA Agurainen, Zabalarte aretoan, 17:30ean
• Maiatzaren 17an GORBEIALDEKO TOPAKETA Aramaioko kultur etxean, 17:30ean
• Maiatzaren 17an MENDIALDEKO TOPAKETA, Kanpezuko kultur etxean, 17:30ean.
• Maiatzaren 17an AIARALDEAN, Amurrioko katekesi aretoan 17:30ean
• Maiatzaren 19an GASTEIZKO TOPAKETA, 10:00etan F. Garcia Lorca Antzokian (Lakua)
• Maitzaren 19an ARABAR ERRIOXAKO TOPAKETA Oionen, Kioskoan 12:00etan
FINALA
maiatzaren 25ean Zigoitiko polikiroldegian
• 11:00etan Eskualdeetako 5 topaketetan aukeratutako bertso sortak (finalistak)
• 12:00etan bat-bateko bertsoen erakustaldia bertso-eskolen eskutik
• 12:30etan sari banaketa eta amaieran hamaiketakoa