Otsaila lurra bertsoz esnatzeko garaia da
Herrialdeearen luze zabalean Santa esketik hasi eta Korrikara bitarte mugimendu handia somatzen da herriz herri... Herrialdeko txapelketarekin batera herriko bertsolariak ere oholtzara igoko baitira batzuk eskolartekorako motorrak berotuta heldu asmoz besteak ohitura onak ez galtzeko asmoz.
Lurra esnatuz ekimenaren baitan Santa Eskeko saioak izango dira gaur bertan hasita astelehena bitarte:
- Otsailaren 1ean, Oionen Txandrio bertso eskola aterako da herriko beste hainbat eragilerekin batera.
- Otsailaren 2an, Legution Garazi ikastolako ikasleekin batera, Legutioko Bertso Eskola, Unai Anda eta Peru Abarrategi arituko dira.
- Otsailaren 2an Gasteizen, Salburua auzoko eragile eta ikastetxeetako auzotar eta ikasleak aterako dira Gasteizko bertso eskolako gazte batzuk ere arituko dira bertsotan Aroa Arrizubieta eta Peru Abarrategirekin batera.
- Otsailaren 3an, Aramaion, Aramaiko bertso eskolako kideak ariko dira herriko hainabt eragilerekin batera.
- Otsailak 4an, Korresen hasita Corresen elakrtuko dira Mendialdeko bertso eskolako kideak eskualdeko beste hainbat talderekin.
- Otsailaren 5ean, Bastidan ospatuko dute herriko hainabt eragilek Maddi Agirre eta Orlando Arreitunandia bertsolariekin batera.
Laurran esnatzen jarraitzeko herri aratusteetan ere bertso eskolak bertsotan arituko dira:
- Otsailaren 11 eta 13an, Zalduondon zein Kanpezun herri inauterietan ere koplak entzungo dituzte Toribiok eta Markitosek.
Eta udaberriari leku egiten joateko Arabako herri ezberdinetako pilota eskolekin hainbat ekitaldi burutuko dira non bertsoa ere protagonista izango den. Arabako pilota federazioarekin lankidetzan bertso pilotak antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak gorri edo urdinarekin hasi eta udaberriari paso emateko. Tokian tokiko bertso eskoletako gaztetxoak izango dira protagonista herriko pilota eskoletako pilotarien botilero lanak bertsotan egingo dituztelarik.
Hauek dira aurtengo topaketetako datak:
- Otsailak 18, Legution, Legutioko bertso eskolarekin
-Otsailaren 25ean, Agurainen, Lautadako bertso eskolarekin
-Martxoak 10, Aramaion, Aramaioko bertso eskolarekin
- Apirilak 21, Maeztun, Mendialdeko ikasleekin.
Beraz kantatu nahi duen gaztetxoak badaki nora joan daitekeen bertsotan errimak neurtzera!