Lautadako ikastetxe eta institutuko ikasleen topaketa Agurainen
2014/05/05
Aguraingo Harresi aretoa Lautadako gunea izan zen, bertsoa ardatz.
Aguraingo Lope de Larrea ikastola eta Lautada ikastola, Dulantziko ikastetxea eta Araiako ikastetxearen 5. eta 6.mailako 200 ume elkartu ziren atzo Aguraingo Harresi Aretoan. Ikasturtean zehar landutakoa jende aurrean ipini zuten. Gelaka ikuskizun bana prestatuta ekarri zuten, asmakizunak, antzerkia...
Ondoren DBHko 50 gaztek bertso-saio batez gozatu zuten. Bertan Oihane Perearen gidaritzapean Oier Arbina, Iker Pastor eta Irati Anda aritu ziren bertsotan. "Bertsoa Bizi Gazte" egitasmoan bertsolaritza landu dute.