Kurtso hasiera goia joz hasi da

2018/10/20
300 lagunetik gora elkartu ziren atzokoan Jimmy Jazz aretoan, saio fresko eta arina izan zen, umorez beteriko bertsoak izan ziren nagusi entzuleen gozamenerako.

Arratsaldeari hasiera emateko, saioaren aurretik Arabako Bertsozale Elkarteko bazkideek elkartu eta kurtsoari hasiera emateko aukera izan zuten Gasteizko Bertso Eskolaren

aurkezpenarekin eta  Jimmy Jazzera bidean egin zuten bertso poteoarekin. Aretoan saioa aurretik elkarrekin mokadu baterako parada izan zuten.


Heldu, ez horren heldu zein gazte eta ez horren gazte elkartu ziren Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Iñaki Viñaspreren aleak entzutera. Bidean

BertsozaleElkarteko bazkide egiteko aukera izan zuten bertsolariek, Andonik atzekoak zuhaitz bilakatu eta landatu zituen, sofan eroso liburu bat irakurri zuen Iñakik eta 

Arabako toponimia kuriosoa aztertzen aritu ziren Maialen eta Amets besteak beste.
Arratsalde ederra izan genuen!