Jagoba Apaolaza azken jardunaldiko finalista
Izarran jokatu zen aurreko ostiralean OHOLTZAPETIKeko azken jardunaldi erabakigarria. Giro ederrean elkartu ziren bertsozaleak Nieves del Alamoren aginduetara zeuden Jagoba Apaolaza, Zigor Enbeita, Xabi Igoa eta Markel Yollerren bertsoak entzutera.
35 lagun inguruk hartu zuen babes Herriko plazako karrerapean. Ale ederrak entzuteko parada izan zen ordu bete batez eta entzuleak epaile lanei ekin zieten, zeini txalo zaparrada indartsuagoa, hura izango zen finaleko 4. bertsolaria. Txalo zaparrada entzutetsuena Jagoba Apaolazak jaso zuen.
Beraz, OHOLTZAPETIK 2018ko egitasmoari amaiera emango zaio Murgian, Udaletxe plazan burutuko den finalean. Hurrengo ostiralean, ekainaren 1ean, arratsaldeko 20:30ean, Unai Anda, Jagoba Apaolaza, Aroa Arrizubieta eta Felipe Zelaieta izango dira kantuan eta gai jartze lanetan Oier Suarez.
OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen https://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik-entzulea-epaile/oholtzapetik-2018