Izarran hasiko da OHOLTZAPETIK ostiralean
Ostiralean, hilak 19, Izarrako herriko plazan, OHOLTZAPETIK egitasmoa abiatuko da.
Ekainaren 19an, Izarrako herriko plazan, 20:00etan. Bertan kantuan arituko diren bertsolariak Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta dira. Gai jartzaile lanetan Oier Azkarraga izango da. Epailea berriz, entzulea.
Arabako 16 bertsolari parte hartzen ari dira OHOLTZAPETIK egitasmoan, lau saiotan banatuta. Bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute laukote bakoitzetik zein bertsolari pasako den Araiako azken saioan kantatzera.
Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.
Gainontzeko saioen berri hemen:
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik-entzulea-epaile/oholtzapetik-2020/
Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte.
Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira eta 2 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira.
Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.