IV. Bertsokatu txapelketa otsailaren 12tik aurrera
2014/02/06
Gasteizko Kutxi kaleko tabernariek BertsoKatu Txapelketaren laugarren edizioa antolatu dute. Sei kanporaketa asteazkenero eta finala Gasteizko Gaztetxean.
Gasteizko Kutxi kaleko tabernariek (Garraxi Taberna, Txinbo Ardotegia, Aizkora San Marcos Taberna, Txapelarri Taberna, Aranba Taberna eta Hala Bedi Taberna) BertsoKatu Txapelketa antolatu dute aurten ere. Gasteizko Kutxi kaleko giroa sustatzeko antolatu zuten lehenengo aldia 2011an eta laugarren edizioa da 2014ko hau.
Arabako eta Araban ikasten ari diren bertsolariekin programa osatu dute. Sei kanporaketa antolatu dituzte. Asteazkenero 20:00etan izango dira saioak. Otsailaren 12an hasiko da eta finala martxoaren 27an Gasteizko Gaztetxean jokatuko da.
Hona hemen saio guztiak eta kartela:
OTSAILAK 12. HALA BEDI TABERNA
· Gai jartzailea: Bergoi Madernaz
· Paula Amilburu
· Ane Labaka
· Manex Astigarraga
· Josu Campo
OTSAILAK 19. TXINBO ARDOTEGIA
· Gai jartzailea: Mikel Larranaga
· Irati Majuelo
· Julen Eizagirre
· Maria Izaga
· Rubén Sánchez
OTSAILAK 26. ARANBA TABERNA
· Gai jartzailea: Asier Ortiz de Ginea
· Ander Solozabal
· Maddi Sarasua
· Sabin Aranburu
· Peio Ormazabal
MARTXOAK 5. GARRAXI TABERNA
· Gai jartzailea: Uxue Ruiz de Arkaute
· Amaia Elizagoien
· Iker Pastor
· Mikel Iturriotz
· Jagoba Apaolaza
MARTXOAK 12. TXAPELARRI TABERNA
· Gai jartzailea: Zumai Olalde
· Oier Arbina
· Xabi Igoa
· Aitor Salegi
· Irati Anda
MARTXOAK 19. AIZKORA TABERNA
· Gai jartzailea: Aitziber Ramírez de la Piscina (*kartelean gaizki)
· Izar Mendiguren
· Jon Ruiz de Pinedo
· Iñaki Tena
· Beñat Torres
SAIO GUZTIAK: 20.00ETAN
FINALA: MARTXOAK 27 GASTEIZKO GAZTETXEAN