Araba

Iker Pastor eta Jagoba Apaolaza bertsolarien kontrako helegitea

2014/07/08
Epaileek absolbitu ondoren akusazio partikularrak helegitea jarri du berriro.

2014ko martxoaren 14an epaileek Iker Pastor eta Jagoba Apaolaza absolbitu zituzten fiskalak eta akusazioak –Dignidad y Justizia- eskatutako karguetatik, hau da, ETA goratzea Zaharraz Harro jaiaren preso eta senideen aldeko kalejira batean bertsoak kantatzeagatik.

Orain akusazio partikularrak hasierako 14 inputatuetatik 4en kontrako helegitea jarri du berriro, haien artean Iker Pastor eta Jagoba Apaolaza. Gorenak helegitea onartu du eta tramitatuko da. Ebazpena bide burokratikotik etorriko da.

Epaileek absolbitu egin dituzte.