Ikasturteari agur!
2013-2014 ikasturteari agur esan diogu baina hau bezalako asko etortzeko nahiko genuke. Ez da gutxi ikasturtean egindakoa:
- Udazkenean web gunea estreinatu genuen: www.bertsozale.eus/araba, Txapelketa Nagusiko bi saio, Gasteizko euskaltegietan bertsolaritza lantzen hasi ginen, Bertxorakeriketa eguna Gasteizen, Gasteizko Gizarte Etxeetako liburutegietan bertso-egitaraua osatu genuen, 11 bertso-eskolak martxan ipini ziren, bertso-eskoletako irakasleentzat formakuntza Eulaten, Bertxoko Sariketa berrituta jokatu zen, irratsaio berria Radio Vitorian eta Bertxoko Hala Bedin tinko, bertso-saioak Arabako herri txikietan Araba Bertsozale egitasmoarekin, institutuko gazteekin Bertsoa bizi gazte egitasmoa martxan, eta ikastetxetan ikasturtea abiatu.
- Neguan Kuadrilla artekoa martxan ipini zen, ABEk ireki zuen Sagardoaren garaia, Gasteizko udalarekin hitzarmena berritu genuen, Lautadako umeekin bertso-barnetegia, Apaolaza eta Pastorri babesa eman genien, Batzar Orokorra Agurainen, sexu eta ugalketa eskubideen inguruko bertso paper lehiaketa Medicus Mundirekin.
- Udaberrian: Kuadrilla artekoaren jaia Agurainen, bertso-barnetegiak Aiaraldea eta Gorbeialdeko umeekin, Eskolarteko berria, ikastetxeen arteko bertso-topaketak, gai-jartzaile tailerra.
- Udan: jaietako bertso-saioak, ABEk txosna ipiniko du Gasteizko Jaietako Txosnagunean, 2015eko Txapelketa diseinatzen.
Agur ikasturtea eta gozatu udan!