Hurrenarte 2019ko arabar Eskolartekoa!

2019/05/29
Zigoitin festa giroan amaitu da 2019ko Eskolartekoa. Maiatzean zehar hainbat izan dira topaketa eta saioak. Hurrengo geltokia, ekainaren 8an, Saran, Euskal Herriko Eskolarteko finala.

Eskolarteko bidaia, maiatzaren 12an hasi zen, 14tik gorakoen finalarekin, ondoren Arabako eskualdez eskualde burutu ziren topaketak, denera 2000 haur eta gaztetxoak parte hartu zuten bertso paperak kantatuz nahiz bat-bateko erakustaldiak eginaz.

Zigoitian Arabako eskolarteko uzta bilketa eta dastaketa izan zen maiatzaren 25ean. Final honetara sailkatutako 60 haur eta gaztetxo inguru aritu ziren. Gorbeialdea, Aiaraldea, Mendialdea, Arabar Errioxa, Gasteiz eta Lautadako topaketetan finalera sailkatutako haurrak izan ziren protagonista. Saritutako bertso sortak kantatu zituzten grazia handiz eta jarraian Armentia ikastolako Bertxilika, Aramaio, Legutio eta Gasteizko Alde Zaharreko bertso eskoletako gaztetxoek bat-bateko erakustaldi bikaina burutu zuten.

Irailaren 15ean berriz ere elkarrekin Hontza Xtrem abentura parkean, bertso egun pasa ederra egingo dute finalera heldutakoek.

Ekainaren 8an, Saran, jokatuko da 14 urtetik gorakoen Euskal Herriko Eskolarteko finala. Bertan izango dira Arabako aurtengo garaile izan zen Aroa Arrizubieta eta berarekin batera finalista izandako Aitor Ugarte.