Araba

Gogotsu hasi dute gaztetxoenek arabar Eskolartekoa

2019/05/14
Maiatzak 10ean, ostiralean, Lautadan fuerte hasi zen 14 urtez azpiko gazteen Eskolartekoa. Araia herri eskola, Dulantzi eskola, Lope de Larrea eta Lautada ikastoletako Lehen Hezkuntzako haurrak eta beren bertso idatziak izan ziren protagonista.

100 lagun inguru batu eta txiki geratu zen Aguraingo Zabalarte areto dotorea. 16 lan izan ziren aukeratuak eta egile gaztetxoek mikrofonotik kantatu zituzten alaitasun eta ausardia handiz.

 Zalduondo eta Aguraingo bertso-eskolako gazteek ere bat-bateko saioa eskaini zuten, bertan bildutako guraso eta haurrentzat, aukera baliatu zuten ikastetxeetako haurrak bertso-eskolara animatzeko.

Saioaren amaieran guztientzat izan zen merienda goxoa.   

Datorren asteburuan beste bost topaketa izango dira. Mendialdea, Aiaraldea eta Gorbeialdean, maiatzaren 17an izango da, ostirala, 17:30ean.

Gasteizen igandean, Federico Garcia Lorca aretoan, 10;00etan Errioxa aldiz, egun berean baino 12:00etan

Topaketa bakoitzean 100 lagun inguru batzea dago aurreikusita.

Finala, Zigoitian izango da Maiatzaren 25ean, goizeko 11:00etan hasita. 6 topaketa horietan aukeratutako lanak kantatuko dira eta sari kolektibo dotorea jasotzeko aukera izango dute.