Gazte sortegian izen ematea zabalik
Apirilean Kanpezuko Ibernalon burutu zen sormen laborategiak 2018-2019ko ikasturtean zehar, urritik apirilera bitartean ikasturteko osoko eskola forma hartuko du.
"Gazte sortegiak" astelehenero 17etatik 18:30etara burutuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Lau kultur diziplina landuko dira, hala nola Oihane Pereak bertsolaritza, Jon Basagurenek musika, Unai Lopez de Armentiak antzerkia eta Maider Oleagak ikus-entzunezkoen laborategiak.
Aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da ekainaren 17ra arte. Behin betiko matrikula irailaren 10etik 24ra egin beharko da. Eskolak 100 €ko prezioa du, amaierako asteburua barne.
14-18 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea du helburu.
Izen-ematea:
- sortegiak@oihaneder.eus helbidera zure izen-abizenak, NAN-a, jaiotze data, ikastetxea, herria, auzoa, kontakturako telefonoa eta emaila bidalita
edota
-Internet bidez hemen klikatuta
Plazak mugatuak dira, beraz izen-emate hurrenkera errespetatuko da.
Informazio gehiago: http://oihaneder.eus/sormena-bizitzeko-laborategi-gaztea/
Klikatu hemen eta eskura ezazu eskuorria