Gasteizko Bertso Udal Lantegian martxan
Gasteizko Bertso Udal Lantegian izena eman nahi duten bertsolari eta bertsozaleentzat!!
Lantegia astelehenetan, 19:30etik 21etara, Iparralde Gizarte Etxean.
"Bertsolaritzan murgiltzea da helburua; metodologia ludiko baten bitartez hitzean oinarritzen den bat-batekotasun teknika hori ikasiko da hasteko, ondoren bakarka zein taldeka sormena sustatze aldera. Helburuak: bertsoa idatziz egiten ikastea, inprobisatzeko lehen urratsak ematea, lotsa galtzea eta hitzekin jolas eginez ondo pasatzea. Edukiak: idatzizko bertsogintza eta bat-bateko bertsogintza, bertso mota eta neurri desberdinak, oinarrizko doinuak, alderdi kinesikoa (kantaera eta gorputz espresioa), memoria, sormena eta inprobisazioa, teknika, bertsoak epaitzeko irizpideak, bertsolaritzari buruzko ezagutza orokorra."
Izana emateko epea irailaren 17tik 24ra, klikatu jarraian ageri den linkean: https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-10s/actividadAction.do?accion=verSorteos&sorteo=1&bloq=6&cen=4&activ=BERT&detalle=detalle&id=2015