Gasteizko Bertso Eskolak eta Jesus Guridi kontserbatorioak elkarlanean osatu dute saio berezi bat
2020/01/14
Datorren ostiralean, urtarrilak 17, Jesus Guridi musika kontserbatorioko Gitarra Orkestrak eta Gasteizko Bertso Eskolak bertso saio berezi bat eskainiko dute.
Gasteizko Bertso Eskola eta Jesus Guridi Musika kontserbatorioko kideak urritik ari dira ostiralean burutuko den emanaldia prestatzen. BertsoGitarJazz sesio berezi bat izango da.
Kontserbatorioko Gitarra Orkrestako 30 haurrek joko dute.
Gasteizko alde zaharreko Bertso Eskolako haurrek emango diote hasiera emanaldiari bertso sorta batekin eta ondoren Gasteizko Bertso Eskolako haur, heldu eta gazteak izango dira gitarra akordeei hitz inprobisatuak jarriko dizkiotenak.
Puri Santamaria jazz abeslari eta irakasleak inprobisatzioak burutuko ditu emanaldian zehar .
Asteburu honetan prestaketan ibili dira buri belarri. Emanaldia ostiralean izango da 20etan Kontserbatorioko Aula Magna aretoan.