Gabonetan bertso barnetegia Trebiñu, Mendialdea eta Lautadako haurrekin
Gabonetan, bertso barnetegiaz gozatzeko aukera izango dute Arabako Lautadako, Mendialdeko eta Trebiñuko 8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrek. Hizkuntza, kantua eta jolasa izango dira protagonista nagusiak, aspertzeko astirik gabeko hiru eguneko egonaldian. Gabonetako oporren zati bat bertsoaren epelean ederki pasatzeko aukera paregabea.
Udal bakoitzean plaza mugatuak dira, izen ematea abenduaren 20a baino lehen egin beharko da, Lautadako udaletxeetan, Bernedo, Kanpezu, Maeztu eta Trebiñuko konterriko udaletxetan, ondorengo dokumentazioa aurkeztuta: fitxa betea eta sinatua, osasun txartelaren kopia eta diru sarreraren agiria eginda (45 euro).
Autobus zerbitzua egongo da: Araia, Agurain, Dulantzi, Maeztu, Trebiñu eta Kanpezu ibilbidearekin.
Triptikoa deskargatzeko klik hemen