Euskaraz kantatu eta bizi nahi dugu
Kaixo laguntxoak!! Arrrrrr!!
Uribarri-Ganboan bizi naizen Jonpipirata naiz, nork esan du piratak itsasoan bakarrik bizi direnik… Ur gozotan bizi eta ur ertz lehorrean ondo moldatzen garen itsaslapurrak ere bagaude. Aargs!
Gasteizko eskifaia gaztetxoak Adi! Gaurkoan abentura berri bat dakarkizuet eta laguntza behar dut, haizeak, olatuek eta kaioen kantuek ez digute bidea oztopatuko eta altxorra gurea izango da! Jaass! Portuz portu, uhartez uharte ibiliko gara Gasteizko ikastetxeetan barrena, bai horixe!
Mendeetan zehar gure izan dena behin lapurtu ziguten, kanoikada batek zartatu zuen, baina gure esku dago berriz ere altxorra berreskuratzea. Beraz…
Altxorra ezkutatu dut
Gasteiztik barrena
pista jarraitzea da
AI! Egin behar dena
Eskifaiak prest! Has dadila altxorraren bila eta ez galdu pista! Mugi ipurdia gazteak!
ARANTZABELA, ikastetxeko sarreran
Bagoaz eskolara
hauxe lan gogorra
ea aurkitzen dugun
AI! Guztion altxorra
LUIS ELEJALDE, patioan
Ondo pasatzen dugu
guk bertan ikasten
irakaslea dago
TA! Gu lanak egiten
BARRUTIA, gelan
Patioa eta gero
hara joaten gara
txisa ta kaka egin
AI! Zelako algara
Aargs! Mapa segi beharrean naiz baina… nire kapela!! Alto! Itsastranbia bat! Asko erraztuko dit honek bidea, ezta Txoroloro! Igo gaitezen errailetatik gora eta behera dabilen tramankulu berde honetan. Aspaldi etorri gabe nengoen Gasteizera eta ene zeinen eder dagoen hiria! Azken aldian kasik lehorreko marrazo batek jan zidan hanka!
RAMON BAJO, komunean
Liburu asko daude
gure gustokoak
aukeratu bat eta
AI! Hasteko gogoak
UMANDI, liburutegian
Ordenagailu asko
daude ikastolan
asko erabiltzeko
Beti egiteko lan
ANGEL GANIVET, Informatika gelan
Kirola egiten dugu
ondo pasatzeko
gu beti jolasean
AI! Asko ikasteko
ABENDAÑO, gimnasioan
Gimnasiatik bagoaz
kalera abestera
denok joan zaitezte
AI! Oholtza gainera
Egun hotz eta eguzkitsua da gaurkoa lagunok, eguzki izpi horiek aprobetxatuko ditugu eta bizikletan joango gara hurrengo ikastetxera. Gustuko tokian, aldaparik ez! Arrr!
Hori bai Txoroloro, zu atzean joango zara hosto arteko derrapatzeetan eror ez zaitezen! Iuju!
ARMENTIA, aretoko oholtza gainean
Gaurkoan lekukoa
heldu zaigu guri
zirko erromatarra
AI! Horretxek dirudi
TOKI EDER, barneko patioa
Kirola egiteko
Ona da lekua
Hurrengo ikasleentzat
Ai! Hauxe da mezua
IKASBIDEA, Psikomotrizitate gela
Bertan jolasten dugu
barre ta algara
hurrengo espazioa
AI! Jolastokia da
Mokadutxoa bat hartu beharra dago indarberritzeko, jadanik labezomorro batek baino gose handiagoa dut! Txorizo panplona bokata ederra sakelatik atera eta urmael honetako hegaztiei ere piskat emango diegu ezta Txoroloro?! Jaaass!
Hori bai, otarteko honen ogia gogorra ziok, atzokoa izango zuan! Baina… Ogi gogorrari hagin zorrotza lagunok!
Euskararen eguna
ospatzen gabiltza
Gasteizen egunero EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU
TA! guk daukagu giltza
Geldi!Itsasontzi bat bistara! Belak zabaldu, oihalak gora! Inor ez dadila kareletik erori! ABORDATZERA!
LAKUABIZKARRA, Lakuabizkarrako parkean
Eskolarik eskola
amaitu katea
altxorra badaukagu
AI! Euskara maitea
Arrr!!! EUSKARAZ KANTATU ETA BIZI NAHI DUGU!! Argrr!