Eskolartekoak eman ditun lehen pausuak
Larunbatean, hilak 16, 14-18 urte arteko gazteen Arabako Eskolartekoa burutu zen Ozetako Otaza auzoko Garai on Kulturgunean. 9 gazte bildu ziren norgehiagokan eta euretako 6 pasa dira maiatzaren 21ean Aramaion burutuko den finalera.
Saioa arina izan zen eta gai ezberdinak jorratu zituzten bertsolariek, parrandak eta maitasuna tarteko. Peru Amorrortu, Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Martin Abarrategi, Unai Anda eta Markel Yoyerri egokitu zitzaizkien finalerako txartelak.
Ostean elkarrekin afaltzeko eta akelarrean asteburu pasa ederra egiteko aukera izan zuten partaideek eta Arabako bertso eskoletan kantuan naiz gai jartzen aritzen diren gazteek.
Beraz, maiatzaren 21ean Arabako XXI. Bertsolari Eskolartekoko finala eta Arabako Bertso Eskolen eguna ospatuko da egun osoan zehar.