Erantzuna oinean, galdera jolasa, 2.astea
Berrogeialdia arintzeko beste era batean bizi dezakegu bertsolaritza, hemen horretarako modu bat, "Erantzuna oinean" galdera jolasa proposatzen dizuegu, astean behin egiteko,bertsolaritzari buruzko ariketa eta galderekin.
Linkean klik egin eta 10 galdera izango dituzu betetzeko, era ezberdinetako galderak izango dira bertsogintzarekin lotuak, amaiatutakoan, BIDALI jartzen duen botoian klikatu. 10ak asmatzen dituzten parte hartzaileen artean "Emergentzi egoeratarako kita"ren zozketan sartuko zarete.
Hemen bigarren asteko galderak erantzuteko linka.
Klikatu hemen aste honetako galdera sorta erantzuteko.
Opari kita: Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa izango dira.
Zozketa datorren astelehenean egingo da eguerdiko 12etan.
Eta 1. asteko kit-a jasoko duen pertsona: Ainara Balantzategi da.
Jarraian ageri den bideoan ikus dezakezue esku inuzentearen zozketa: