Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria beste hiru urtez
Iragan larunbatean, urtarrilaren 16an, ospatu zen Arabako Bertsozale Elkartearen ohiko Batzar Orokorra, aurten Trebiñun. 20 bazkidek hartu zuten parte.
Batzarrak aho batez onartu zituen 2015. urteko memoria eta balantze ekonomikoa zein zuzendaritzak 2016rako proposatutako egitasmoa eta aurrekontua. 2016rako bi ardatz nagusi: balantze ekonomikoa positibora eraman eta bertsogintza dinamizatzea.
Elkarteko estatutuen arabera, hiru urtetik behin Lehendakari berria izendatu edo dagoenaren jarraipena berretsi behar da. Egungo zuzendaritzak Ekaitz Elorriaga aurkeztu zuen eta, bertaratutako bazkide guztien aldeko bozkarekin, beste hiru urtetarako lehendakari izendatu zen Ekaitz Elorriaga.
Egun, Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza hauxe da:
—IKERKUNTZA: Jon Ruiz de Pinedo