Araba

Dulantzin jokatuko da Arabako Txapelketako azkeneko finalaurrekoa

2013/02/27
Arabako Txapelketa azken txanpan sartzera doa. Datorren asteburuan, martxoaren 2an, Dulantziko Kultur Etxean izango da hirugarren eta azken finalaurrekoa. Arratsaldeko 18:00etan izango da Kultur Etxean.

Bertsolariak: Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.
Larunbatean erabakiko da, beraz, puntuazioaren arabera nortzuk osatuko duten martxoaren 16an Gasteizen jokatuko den finala. Momentuz, Asier Otamendi eta Manex Agirre dira finalean abesteko txartela eskuratu dutenak.
Finala martxoaren 16an izango da, larunbata, arratsaldeko 17:30ean, Gasteizko Printzipal antzokian.
Sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eu atarian.