Araba

Inoiz baino jende gehiago bildu da Bideo-koplaren sari banaketan

2024/12/03
Abenduaren 1ean, igandez, egin zen sari banaketa ekitaldia, bertso saio paregabe batek lagunduta. Maddalen Arzallus, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Andak girotu zuten lehiaketaren amaiera.

Bertso-kopla bideo lehiaketako V. edizioan 110 talde inguru izan dira lehian. Guztien artean milaka boto jaso ostean eta epea agortuta, ALEAren webguneko irakurleek emandako saria Lakuabizkarra 5B taldearen esku geratu da, 3.301 boto jasota. Bigarren tokian Gasteizko beste talde bat izan da: Lakuabizkarra 5C taldea, 2.403 botorekin.

Baina hori sari bat besterik ez da. Orain, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek beste lan asko saritu dituzte. Lehiaketako babesleek sariak banatu dizkiete beste hainbat talderi: Argantzun 3.zikloa , Barrundia Herri Eskola, Bertxilika LH4, Aretako Bertso Eskola, Legutioko Bertso Eskola, Angel Ganivet 5. D, Umandi 5.C, San Bizente ikastola 6. Maila, Gorbeia eskola 6. Maila, Virgen de Oro 6.maila, Ikasbidea 5.D, Toki Eder 5A, Zabalgana 5.B eta Lope de Larrea 5.D).

  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Eskape Room bat.
  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
  • HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.

Hemen argzki batzuk