Araba

Gasteizko Lakuabizkarra 5B taldeak jaso du aurtengo publikoaren saria

2024/11/29
Lehia estua izan dute Lakuabizkarra 5C eta Lakuabizkarra 5B taldeek herritarren saria jasotzeko bozketan. Abenduaren 1ean izango da sari banaketa ekitaldia, bertso saio paregabe batek lagunduta.

Bertso-kopla bideo lehiaketako V. edizioan 110 talde inguru izan dira lehian. Guztien artean milaka boto jaso ostean eta epea agortuta, ALEAren webguneko irakurleek emandako saria Lakuabizkarra 5B taldearen esku geratu da, 3.301 bozka jasota. Bigarren tokian Gasteizko beste talde bat izan da: Lakuabizkarra 5C taldea, 2.403 botorekin.

Baina hori sari bat besterik ez da. Orain, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek beste lan asko sarituko dituzte.

Guztien artean honako sariak banatu dira, lehiaketako babesleen eskutik. Talde irabazle hauetako (Argantzun 3.zikloa , Barrundia Herri Eskola, Bertxilika LH4, Aretako Bertso Eskola, Legutioko Bertso Eskola, Ángel Ganivet 5. D, Umandi 5.C, San Bizente ikastola 6. Maila, Gorbeia eskola 6. Maila, Virgen de Oro 6.maila, Ikasbidea 5.D, Toki Eder 5A, Zabalgana 5.B, Lope de Larrea 5.D) ordezkaritza batek jaso beharko du saria, datorren abenduaren 1eko sari banaketa ekitaldian:

  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Eskape Room bat.
  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
  • HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.

Sari banaketa

Iazko edizioan bezala, bertso saio paregabe batekin amaituko da aurtengo lehiaketa. Abenduaren 1ean, igandean, 12:00etatik aurrera Zabalganako gizarte etxeanMaddalen Arzallus, Peru Abarrategi, Oihane Perea eta Irati Anda izango dira Zabalgana gizarte etxeko ekitaldi aretoan, sari banaketaren aurretik publikoa gozarazteko. Beraiekin izango dira Uxue Diaz de Zerio —gai jartzaile gisa—, Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel —musika eta laguntza eskaintzeko—.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak doakoak dira, baina aldez aurretik eskuratu beharko dira, saioaren eguneko 11:00ak baino lehen. Saioaren egunean sarrerarik geldituko balitz, 11:40ean zabalduko da txarteldegia, aretoko ateak irekitzearekin batera.