Bertxoko Sariketaren finala, ostegun honetan Halabedi tabernan
Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker antolatu da 2017ko Bertxoko sariketa.
Arabako bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera emateaz gain, Arabako publiko gazteak bertsozaletzeko xedea du Bertxoko Sariketak, bertsoa eremu informaletara eramanez. Orain arte jokatutako lau saioetan, gogo onez erantzun du publikoak.
Arabako 8 bertsolari gazteak arituagoa den bikote banarekin aritu dira aurtengo edizioan. Azaroaren 3an abiatu zen 1.kanporaketa Iekoran. Legutio, Ozaeta eta Izarrako kanporaketetan bertsolari gazte bana sailkatu zen, entzuleen epailetzaren bidez. Lau kanporaketa ondoren, horrela osatu da lauko finala: Xabier Antia, Aitor Ugarte, Asier Rubio, Unai Anda .
Ostegun honetan, azaroaren 30ean, Gasteizko Halabedi tabernan jokatuko dute finala. 20:00etan pikoteo bat eskainiko da eta 20:30ean finalean arituko dira lau bertsolari gazteak. Finalean 4 bertsolari gazte hauekin aritu diren bertsolari bikoteak izango dira epaileak. Beraz, hauek arituko dira epaile lanetan: Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa, Manex Agirre, Paula Amilburu.
Egun on bat Arabako bertsogintzaren etorkizuna plazan entzuteko.